Ikastaro hau kirolariek arlo psikologikoak kirolean duen eragina ezagutu eta beraien kirol jardunean kontzientzia hartzen hasteko helburuarekin sortu dugu. Hortaz, kirolean ezinbestekoak diren aldagai guztiak jardungo ditugu, kirolarientza baliagarriak izan daitekeen ikuspuntu batetik, beraien errendimendua hobetzeko estretegia ezberdinak eskainiz. Amaitzeko, kirolariei orientatutako ikastaro hau 10 klasetan banatuko da.
1. Kontzientzia-hartzea. Zer da?
Lehenengo klase honetan, kontzientzia-hartzea zer den jakingo dugu, eta honek ze eragin izan dezakeen errendimendu garaian.
2. Kontzientzia-hartzea. Baliabide praktikoak
Bigarren klasean, kirolari gisa dugun kontzientzia-hartzea indartzeko erabil ditzakegun estrategia batzuk ezagutuko ditugu, eta horien aplikazio praktikoan zentratuko gara.
3. Motibazioa. Zer da?
Motibazioa zer den jakingo dugu eta zer motibazio mota dauden ikasiko dugu. Ikusiko dugu, halaber, motibazio mota bakoitzak zer ondorio dituen gure errendimenduan eta ongizatean.
4. Motibazioa. Baliabide praktikoak
Motibazioari dagokion bigarren klase honetan, kalitate handiagoko motibazioak sustatzeko erabil ditzakegun hainbat estrategia ezagutuko ditugu, eta gure eguneroko bizitzan praktikan jarriko ditugu.
5. Aktibazio-maila eta estresaren maneiua. Zer dira?
Kirolarientzako aktibazio-mailari eta estresaren maneiuari buruzko lehen ikastaro honetan, aktibazio-maila zer den jakingo dugu, eta zer aktibazio-maila mota bereiz ditzakegun ikasiko dugu. Ikusiko dugu, halaber, aktibazio-maila bakoitzak zer ondorio dituen kirolarien errendimenduan eta ongizatean. Horrez gain, estresaren maneiaua zeri dagokion ulertuko dugu, eta baita nola eragiten duen errendimenduan.
6. Aktibazio-maila eta estresaren maneiua. Baliabide praktikoak
Klase konkretu honetan, entrenamenduetan gure aktibazio-maila identifikatzeko eta ezagutzeko erabil ditzakegun estrategia batzuk ezagutuko ditugu. Horrez gain, estresaren maneiu eraginkorrago bat izateko baliabideak eskainiko dira, eta momentu garrantzutsuetan estresak nola gainez ez egin irakatsiko da.
7. Autokonfiantza. Zer da?
Autokonfiantza zer den jakingo dugu, eta zer autokonfiantza mota dauden ikasiko ditugu. Autokonfiantza mota bakoitzak gure kirolarien errendimenduan eta ongizatean dituen ondorioak ere ikusiko ditugu.
8. Autokonfiantza. Baliabide praktikoak
Kirolari gisa dugun autokonfiantza indartzeko erabil ditzakegun estrategia batzuk ezagutuko ditugu, eta horien aplikazio praktikoan zentratuko gara.
9. Arreta eta kontzentrazioa. Zer dira?
9. klaseari erreparatuz, arreta zein kontzentrazioa zer diren jakingo dugu, eta zer arreta mota dauden ikasiko ditugu. Arreta eta kontzentrazio mota bakoitzak gure kirolarien errendimenduan eta ongizatean dituen ondorioak ere ikusiko ditugu.
10. Arreta eta kontzentrazioa. Baliabide praktikoak
Ikastaro osoarekin amaitzeko, 10.klasean kokatuko ginateke jadanik. Azken klase honetan, arreta zein kontzentrazioa hobetzen saiatzeko estrategia eta aholku konkretu batzuk eskainiko dira, errendimenduari dagokion arlo psikologikoa hobetzeko xedearekin.