• Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer
KirolPsikologia

KirolPsikologia

Burua hotz, bihotza bero

  • Kontaktua
  • Harpidetu
  • Hasi saioa

Entrenatzaileentzat prestakuntza psikologikoaren oinarriak

Ikastaro honetan, entrenatzaileentzat prestakuntza psikologikorako beharrezkoak diren tresnak eskainiko dira; oinarrizko aldagai ezberdinak azalduz eta hauen aplikazio praktikorako gakoak emanez. Hori horrela, oinarrizko prozesu eta aldagaiak ezagutzeko aukera izango duzu, zure kirolarien errendimendua hobetzeko baliabide gehiago izateaz gain.Amaitzeko, ikastaro hau, 6 klasetan banatuko da.

“Kirol errendimenduan eta ongizatean prozesu psikologikoek nola eragiten duten ikasiko duzu”

1. Prozesu psikologikoak kirolean. Zer dira? 01:30:00min

“Prozesu psikologikoak kirolean” klasean, kirolaren aldaera psikologiko espezifikoen interakzio-prozesuaren ikuspegi orokorra eskaintzen dizugu, bai eta kirol-errendimenduan nola eragin dezaketen ere. Kirolean, aldagai fisiko, taktiko eta teknikoez gain, aldagai psikologikoek ere berebiziko garrantzia hartzen dute errendimendu garaian. “Prozesu psikologikoak kirolean” ikastaroan, kirolaren aldaera psikologiko espezifikoen interakzio-prozesuaren ikuspegi orokorra eskaintzen dizugu, bai eta kirol-errendimenduan nola eragin dezaketen ere.

2. Prozesu psikologikoak kirolean. Aldagaien interakzio-prozesua 01:30:00min
  • Klase honetan, aldagai pertsonalek arlo psikologikoan duten eragina ikasiko duzu, aldagai hauen artean dagoen interakzio-prozesua ezagutu eta barneratzeaz gain. Aldagai bakoitzak prozesu psikologikoan duen eragina ere aztertuko da, eta hauen arteko interakzioak errendimenduan duen garrantzia ezagutuko dugu.
3. Prozesu psikologikoak kirolean. Baliabide praktikoak 01:30:00min

Prozesu psikologikoei dagokien azken klase honetan, egoera psikologikoa hobetzeko pauta praktikoak emango dira, entrenamenduetan praktikan jarri, eta lehiaketan aurrera eramateko asmoarekin.

4. Aldagai psikologikoak kirolean01:30:00min

Ikastaro honetan, aldagai psikologiko ezberdin nagusiak ezagutuko dira, bakoitzaren funtzionamendua ulertzen saiatuz, eta errendimenduan duten eragin zehatzaren inguruan informazioa baliatuz. Hori horrela, motibazioa, autokonfiantza, aktibazio-maila, estresaren maneiua eta arreta zein kontzentrazioaren inguruko informazioa eskainiko da.

5. Lidergotza eta komunikazioa. Zer dira? 01:30:00min

Lidergoa eta komunikazioa zer diren eta gure kirolarien errendimenduarekin eta ongizatearekin zer lotura duten ezagutuko dugu. Entrenatzaile gisa dugun lidergoa eta komunikazio-estiloa landuko ditugu.

6. Lidergotza eta komunikazioa. Baliabide praktikoak 01:30:00min

Jarraian, lidergoa eta komunikazio-estiloa garatzeko jarraibideak eta estrategiak ezagutuko ditugu. Azkenik, entrenatzaileentzako gidaritza- eta komunikazio-ekintzen eredu batetik ikasiko dugu denboraldi batean.

Footer

Legal issues

Legal warning
Privacy Policy
General conditions of online purchase
Cookies policy

Client area

Log in
Contact
FAQs

Client area

Log in
Contact
FAQs

Social networks

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

© 2023 · Academia by AsiThemes · Illustrations from Ouch